XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NONGO(A); ZENBAT; NOREKIN; NORENTZAT; ZERTARAKO; ZERTARA; NOIZ (S. eta P.); NOREN NORENTZAT ongi menderatu. NORI eta NORAINO (S. eta P.) bereziki landuko dira.

Erakusle eta adberbio hauek birpasatu: HAUEN, HORIEN, HAIEN...;
Joskera:
Adberbioak:
BAITA ERE, EZTA ERE.
Partizipio ondokoak:
BAINO; LEHEN; AURRETIK; ONDOREN...
Konparazioa: BAINO... AGO; EGI; ENA.
Konpletibak: -(E)LA.

Erlatibo, Kausal, Denborazkoak berrikusi.

Baldintza erreal, Zehargaldera eta Modalak ulertu.

2. IRAKURGAIA
PERRETXIKOAK (ulermena lantzeko)
Mattin mutiko alai eta bizia da.

Ipuin bat irakurri du.

Ez du sinesten han irakurri duena, baina badaezpadan... bai, badaki zer egin: Aitonari galdetu.

Mattinen aitonak asko daki, bai horixe!.

- Aizu aitona, egia (al) da ipotxak perretxikoetan bizi direla?.

Aitona bere lo-zorrotik esnatu da.

Perretxiko hitza entzun orduko bere begi-niniak bizitu egiten dira.

Hainbeste gustatzen zaizkio!.

- Perretxikoak zer Mattin?.

- Ez, ea egia den ipotxak perretxikoetan bizi direla....

- Aaah! ipotxak.

Beno, bai eta ez.

Ipuinetan beti horrela bizi dira, baina nik ez dut inoiz ipotxik aurkitu perretxiko baten barruan.

Nolanahi ere oso etxetxo xarmant eta liluragarriak dira!.

- Orain ez zara joaten perretxikoak biltzera aitona! esan dio Mattinek.

- Laister hasiko naiz.

Biok joango gara nahi baduzu.

Orain zizak aterako dira, udaberriko zizak.

Hauek bai direla gozoak!.

- Bai, nik ere joan nahi nuke. Zer eramango dut nik?.

- Perretxikoak biltzeko saskia eta makila behar dira erantzuten dio aitonak serioski.